Emakumeei bakarrik eragiten dieten fenomeno askorerin gertatzen den bezala uteroaren inguruan arbuio eta ezezkotasun ikaragarria nabari daiteke; Adibidez, Indian, uteroa izateak emakumeen produktibitatea ekiditen duela uste da. Horrela, Maharashtra Estatuan 4.500 borondatezko umetoki erauzketa antzeman dira azken hiru urteotan.
Umetokia edo uteroa emakume orok duen organoa da.
Madari itxurako erraia honek 7.5zm neurtu eta 100g pisatzen ditu, eta
haurdunaldi garaian umea gordetzea du helburu. Era berean, hilekoaren isurketa
eta periodikotasuna kontrolatzen du, beraz, hilekoa izateko beharrezko organoa
da. Bestalde, hilekoa emakumeei eragiten dien odol-jarioa da; obulua
obulutegitik kanporatu eta ernaltzen ez denean gertatzen dena. Emakumeek soilik
dituzten organo eta fenomeno natural batzuekin gertatzen den bezala, uteroaren inguruan
arbuio eta ezezkotasun ikaragarria nabari daiteke, hala ere, esan beharra dago,
umeak edukitzeko funtzesko baldintza dela.
Umetokiaren inguruan dagoen ezezkotasuna antzinarotik
dator; fenomeno hau egiaztatzen duen gertaera bat aipatzekotan, adibidez,
Histeria hitzaren jatorria aipa genezake. Izan ere, Histeria grezierazko Hysteron hitzetik dator,
umetokia esan nahi duena. Histeria egoera sikologiko latza da, haserre eta
saminarekin lotzen dena eta emakume zein gizonezkoei eragin diezaiokena.
Aintzinan emakumeek bakarrik zuten gaixotasuna zela uste zuten pentsalari
askok, hala nola, Hipokrates eta Platonek; filosofo hauen arabera, Histeriak
emakumeei bakarrik eragitzen zien gaixotasun mentala zen, eta umetokiarekin
zuen lotura. Emakumeek bakarrik zuten gaixotasuna zela zioen Freudek ere; bere
esanetan, emakumeen gaitz guztien
errudun nagusia zen umetokia. Horrela, gaixotasun mentalak sendatzeko tratamenduetako
bat umetokia kirurgikoki erauztea zen. Lehen esan bezala, gaur egun, badakigu,
histeriak emakume zein gizonezkoei eragin diezaiokela eta ez duela
umetokiarekin inolazko loturarik. Era
berean, badakigu idazleak, filosofoak,
soziologoak edo emakumeen eskubideen defendatzaileak zirela Histeria
gaixotasunaz diagnostikatutako lehen emakumeak. Ahotsa altxatzen zuten edo
obeditzen ez zuten emakumeak gaixotzat hartzen ziren, ez baitzen ohikoa.
Umetokiaren inguruan dauden kondairak ez dira
antzinaroan geratu; Nazio Batuen Erakundeko agintariak ehunka umetoki erauzketa
kasu ikertzen ari dira azukre kanabera mozten duten emakumeen komunitate
batean, Indiako mendebaldean. Izan ere, uteroa izateak emakumeen
produktibitatea ekiditen duela uste da, beraz,
kontratistek dirua aurreratzen diete emakumeei ospitale pribatuetan
umetoki erauzketak aurrera eramateko. Shaaron Rodriguez Nazio Batuetako
kidearen esanetan; "Emakume horien egoera hain da prekarioa, ezen ezin
dutela ezetz esan".
Jan Swasthya Abhiyan Indiako gobernuko kideak
Maharashtraren egoerari buruz bideratutako ikerketa baten arabera 4.500
histerektomia baino gehiago gauzatu dira azken hiru urteotan, beraz, gobernuak
ikerketa batzorde bat osatzeko agindua eman du. Izan ere, umetokia kendu duten
emakume batzuek aitortu dutenez ondorio latzak sufritu dituzte ebakuntzaren
ondorioz, hala nola, lepoko min
jasaezina eta zorabioak.
Mahja Abje Indiako aktibista feministak dionez “Egoera
hau bukatzeko beharrezkoa da hilekoaren eta uteroaren inguruan dauden mezu
negatiboak ezabatzea; ankerkeria hori saihesteko lehen pausoa da”. Era berean,
Malala aktibista feministak uteroaren aurkako mezuak matxismoak eragindako
kondairak direla esan du; bere esanetan “Kondaira horien zabalkuntza emakumeei
oztopo gehiago jartzeko estrategia bat baino ez da, burua makur dezagun erabilitako
beste asmakizun bat”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario